Juan Antxieta musika eskolako ikasleek kontzertua eskaini dute Sanagustinen

Anartz Izagirre 2021ko mai. 18a, 20:12

Trikitixa, panderoa, txistua eta perkusioa entzun ahal izan dira kulturgunean, 19:00etan hasita. Bihar, berriz, flauta, saxoa eta klarinetea jotzen dutenen txanda izango da.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte aste honetan, eta gaur, asteartea, trikitixa, panderoa, txistua eta perkusioa jotzen duten ikasleen txanda izan da. Osasun krisia dela-eta edukiera mugatua izan da kulturgunean, baina kontzertura joan direnek erruz gozatu dute ikasleen musikaz. Bihar, asteazkena, flauta, saxoa eta klarinetea jotzen duten ikasleen txanda izango da, eta etzi, osteguna, kantuan aritzen direnek eskainiko dute emanaldia.