Eneagramari buruzko ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute

Julene Frantzesena 2021ko mai. 18a, 12:12
Eneagrama mapa.

Internet bidez eskainiko dute, eta IMHk eta Azpeitiko Udalak antolatu dute elkarlanean. Ekainaren 7tik 10era bitartean izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Maiatzaren 27a izango da ikastaroan izena emateko azken eguna. Gizakien portaeraren azterketarako mapa bat da eneagrama.

Ekainaren 7tik 10era bitartean Pozten naiz ni ezagutzeaz. Ulertu eneagrama bidez izeneko Internet bidezko ikastaroa eskainiko dute IMHk eta Azpeitiko Udalak elkarlanean. Zortzi orduko formazio saioa Basazabalen: lau egunetan bi orduko saio bana izango da, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Dagoeneko eman daiteke ikastarorako izena basazabal@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943-15 71 91 telefono zenbakira deituta. Maiatzaren 27a izango da saioetan izena emateko azken eguna.

Eneagrama oinarrizko bederatzi nortasun moten azterketa da; hau da, gizakien portaeraren azterketarako mapa bat. Azterketa horrek gizakien portaera azaltzen du eta hazkunde indibidualerako jarraibide zehatzak ematen ditu. Familiarekin, lagunekin nahiz lankideekin harremanak hobetzeko tresna izan daiteke.