Ekainean zuzeneko lau hitzaldi emango ditu KZguneak Youtuben

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 15a, 09:30

KZguneak aurkeztu du ekainean bere Youtubeko kanalean emango dituen hitzaldien eskaintza. Lau hitzaldi izango dira guztira, asteko bat, ordueriko iraupenarekin. Aurrekoetan bezala, hitzaldiak jarraitu nahi dituztenek ez dute aurrez izena eman beharrik. Zuzenean ikusteko aukera ez dutenek, berriz, nahieran ikusi ditzakete gero, KZgunearen kanalean gordeko dituztelako bideoak.

Hauek dira ekaineko euskarazko hitzaldien egutegia eta ordutegia:

- Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak. Ekainaren 1ean, 12:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).

- Telegramen aukera guztien aurkezpena. Ekainaren 8an, 19:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).

- Google Lens. Gure kamerarekin bilatu. Ekainaren 15ean, 12:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).

- Family Link. Lagundu zure familiari ohitura digital osasungarriak sortzen. Ekainaren 22an, 19:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).