Urola Ikastolako ikasleek 'Satiro' antzezlanaz gozatu dute

Julene Frantzesena 2021ko mai. 14a, 14:58
Agirrezabala 'Satiro' obra antzezten gaur Soreasun.

Batxilergo lehen mailako gazteak Soreasu antzokian izan dira obra ikusten gaur, Harremonakek sexualitatea lantzeko antolatutako ekintzen barruan.

Urola Ikastola BHIko hainbat ikaslek Xanti Agirrezabalaren Satiro antzezlanaz gozatu ahal izango dute gaur, ostirala. Batxilergo lehen mailako gazteak Soreasu antzokian izan dira obra ikusten, Harremonakek sexualitatea lantzeko antolatutako ekintzen barruan. Obra amaitzean, tailer bat egin dute ikasleek Dinamoa sormen gunean, eta Agirrezabalarekin egoteko tartea ere izan dute horiek.