Gaueko zenbait zerbitzu martxan jarri ditu berriz ere Lurraldebusek

Andoni Elduaien 2021ko mai. 13a, 17:33

Lurraldebusek gaueko bost autobus zerbitzu berreskuratu ditu alarma egoera amaitu ondoren. Zerbitzuak aste honetan jarri ditu martxan.

Alarma egoera amaituta, Lurraldebusek gaueko zenbait autobus zerbitzu berreskuratu ditu egunotan Urola Erdian. Hain zuzen ere, bost ordutegi gehitu dituztela jakinarazi du autobus enpresak eskualdean zehar egiten dituen bidaietan.

UK05 autobus linean, Ermuatik Azpeitirako bidaian, larunbat, igande eta jaiegunetan autobusa izango da 22:40ean. UK06 linean, berriz, bi zerbitzu gehitu dituzte gauean. Batetik, Zumarraga eta Azpeitia artean astelehenetik ostiralera bitartean 22:50ean izaten den autobus linea berreskuratu dute; eta bestetik, larunbatetan igandeetan zein jaiegunetan Zumaia eta Azkoitia artean 22:45ean egiten duen linea.

Larunbatetan, UK41G lineako autobusak Azkoititik Donostira 21:45ean egiten duen bidaia indarrean dago dagoeneko, baita Donostiatik Azkoitira 23:05ean izaten den linea ere.