Corrugados berriro irekitzeko "falta den gauza bakarra" Azpeitiko Udalaren "borondate politikoa" da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EAJ 2021ko mai. 13a, 17:33

Batzar Nagusietako Ekonomia Batzordean Corrugadosi buruz egindako galderei erantzunez egin ditu adierazpenok Jabier Larrañagak, Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak.

Corrugados ez irekitzea bada Azpeitiko Udalaren erabakia, gauzak diren bezala esan eta erabaki horren erantzukizuna zein ondorioak bere gain har ditzala. Proiektua bideragarria da. Aldundia eta Eusko Jaurlaritza irekieraren alde argi agertu dira eta prest daude laguntzeko eta egin beharrekoa egiteko jarduera ekonomikoa berreskuratzeko.

Suertatzen zaizkigun abagune guztiak baliatu behar ditugu industria jarduera eta enplegua berreskuratzeko, Azpeitiak garai batean izan zena berriz izateko aukera du, ez dezagun aukera galdu.

Erlazionatuak