Lurrun trena bidaiak egiten hasiko da asteburuan

Julene Frantzesena 2021ko mai. 14a, 08:01
Lurrun trena Lasaoko geltokian.

Hiru asteko etenaren ostean, zerbitzua berrezarriko dute Burdinbidearen Euskal Museoan. Larunbatean 12:00etan eta 17:30ean izango da Azpeitia eta Lasao artean bidaia egiteko aukera; eta igandean, berriz, 12:00etan.

Hiru asteburutan zerbitzua bertan behera egon ostean, zapatuan eta igandean hasiko da lurrun trena berriz ere martxan. COVID-19aren pandemiaren bilakaera tarteko hartu zuen zerbitzua eteteko erabakia Burdinbidearen Euskal Museoak, baina egoera baretuta, berriz ere ekingo dio ohiko jardunari.

Horrenbestez, larunbatean 12:00etan eta 17:30ean izango da Azpeitia eta Lasao artean bidaia egiteko aukera; eta igandean, berriz, 12:00etan. Museoa, berriz, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era egongo da irekita zapatuan, eta 10:30etik 14:00etara, igandean. Museoko sarrera eta lurrun treneko bidaia sei euro ordaindu beharko da, eta museoa soilik bisitatu dutenek bi euro ordaindu beharko dituzte.