Udalak harrera egin dio Denis Urubko alpinistari

Julene Frantzesena 2021ko mai. 13a, 14:09
Urubko eta udaleko nahiz Lagun Onak mendi bazkunako ordezkariak gaur udaletxean. (Azpeitiko Udala)

Denis Urubko alpinista errusiarra Azpeitian da dagoeneko, eta gaur goizean hari harrera egin dio udalak. Lagun Onak Mendi bazkunak gonbidatuta da herrian mendigoizalea; izan ere, gaur, 19:00etan hasita, hitzaldia eskainiko du Soreasu antzokian, Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruan.

Goizean udaletxean izan da Urubko, eta Nagore Alkorta alkateak eta Aitor Bereziartua zinegotziak egin diote harrera. Hala esan dio Alkortak: "Eskerrik asko, Azpeitian izateagatik. Azpeitia herri oso mendizalea da, eta gustura sentitzea espero dugu".

Hamalu zortzimilako mendiak egindakoa da Urubko; 2009an lortu zuen balentria hori. Zehazki, lorpen hori egin zuen hamabosgarren mendizalea izan zen. Horiek denak oxigenorik gabe igo zituen, eta mendiok modu horretan igo zituen bederatzigarren mendizalea izan zen.