Udala herriko ikastetxeekin bildu da eskola kirol egokituari buruzko proiektua azaltzeko

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 13a, 10:49
(Azpeitiko Udala)

Bihar, ostirala, aniztasun funtzionala duten 6 eta 21 urte bitarteko herritarrei eta horien familiei zuzendutako bilera egingo dute 17:30etan igerilekuan.

Aniztasun funtzionala duten herritarrek ere eskola kirolean parte hartzeko aukera izan dezaten, lantaldea sortu dute Azpeitiko eta Azkoitiko udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Marea Urdinak. Bihar, maiatzak 14, aniztasun funtzionala duten 6 eta 21 urte bitarteko herritarrei eta beren familiei zuzendutako bilera egingo dute 17:30etan igerilekuan. Aurrez, aste honetan, herriko ikastetxeekin bilera egin du udalak proiektua azaltzeko.