Gaurko udalbatzarra zuzenean ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en

Uztarria.eus 2021ko mai. 11a, 12:41
Udaletxearen kanpoaldea.

EAJren udal taldearen eskariz egingo dute bilkura, eta puntu bakarra landuko dute: Corrugadosen irekieraz aritzeko lan batzorde bat eratzea eskatuko dute jeltzaleek. 19:00etan hasiko da udalbatzarra.

Gaur, asteartea, ezohiko udalbatzarra izango da 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. EAJren udal taldearen eskariz egingo dute bilkura, eta puntu bakarra landuko dute: talde horrek Corrugadosen irekieraz aritzeko lan batzorde bat eratzea eskatuko du. Udalbatzarra zuzenean ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en, eta 22:00etan, berriz, Erlo Telebistan.