Behargin batek istripua izan du, Esklabak-Iturtzuloko babestutako etxebizitzen obran lanean ari zela

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 11a, 12:55

12:15 aldera gertatu da ezbeharra. Langileak ebaki bat egin du hanka batean, baina ez dute zehaztu zauriaren larritasuna. 19 urteko gizonezkoa da zauritua, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute.

Esklabak-Iturtzulo eremuan eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen obretan lanean ari zen behargin batek istripua izan du, gaur 12:15ean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, hankan hartu du min langileak; zehazki, ebaki bat egin du hanka batean, baina ez dute zehaztu zauriaren larritasuna. 19 urteko gizonezkoa da zauritua, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute.