Kamioi batek su hartu du Munategin, eta auto ilara ikaragarriak sortu dira

Julene Frantzesena 2021ko mai. 11a, 08:00
Kamioia sutan, Azpeitia eta Azkoitia arteko errepidean.

07:15 aldean hartu du sua matxuratutako kamioiak, Munategi inguruan. Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidean auto ilara izugarriak sortu dira. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, dagoeneko itzali dute sua.

Auto ilara izugarriak eratu dira gaur, asteartea, goizean, Azkoitia eta Azpeitia arteko GI-4181 errepidean. 07:15 aldean, matxuratutako kamioi batek su hartu du Munategi inguruan, baina ez da inor zauritu. Dena den, trafikoan eragina izan du horrek. Izan ere, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak joan dira sua itzaltzera, eta trafikoa Azkoitiko Santa Kutz auzotik bideratu behar izan dute. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, dagoeneko itzali dute sua, baina oraindik ilara luzeak daude.