'Panpina' antzezlana eta Erika Olaziolaren solasaldia, Emakumeen Txokoko ikasturteari agur esateko

Julene Frantzesena 2021ko mai. 11a, 11:33
'Panpina' antzezlanaren irudi bat.

Maiatzaren 28rako prestatu ditu hitzorduak Emakumeen Txokoak. Soreasu antzokian izango dira, 18:30ean hasita. Saioa doakoa izango da, baina gonbidapena eskatu beharko da aurrez.

Panpina antzezlanaren emanaldia eta obra horren egile eta aktore Erika Olaizolaren solasaldia antolatu ditu Emakumeen Txokoak maiatzaren 28rako. Ikasturteari bukaera emateko antolatu du emanaldia, eta Soreasu antzokian izango da, 18:30ean hasita. Lehenik antzezlana eskainiko du Olaizolak, eta ondoren, Eneritz Arzallusek gidatuta solasaldia eskainiko du azpeitiarrak.

Saioa doakoa izango da, baina gonbidapena eskatu beharko da aurrez Kulturaz.eus webgunean edo Emakumeen Txokoan –emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita eta 688 75 10 00 telefonora deituta–.

COVID-19aren pandemia tarteko, aurtengo ikasturtea berezia izan da Emakumeen Txokoan ere, baina egoerara moldatu eta hainbat egitasmo egin dituzte astez aste. Azken urteetan, emakumeen jaialdia eta afaria egin izan dituzte ikasturtea borobiltzeko, baina aurten egoerara moldatu eta antzezlana nahiz solasaldia prestatu dituzte.