Koronabirusa Azpeitian

Zer iritzi dute herritarrek bihar indarrean sartuko diren neurrien inguruan?

Gorka Eizagirre - Ihintza Elustondo 2021ko mai. 8a, 16:17

Espainiako Gobernuak gaur gauerdian indargabetuko du alarma egoera, eta ordutik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ez dute mugitzeko mugarik, etxeratze agindurik eta bilkurak lau lagunera mugatu beharrik izango. Gainera, Eusko Jaurlaritzak iragarri du tabernek eta jatetxeek 22:00ak arte zabalik egoteko aukera izango dutela bihartik aurrera, eta kultur, gizarte eta merkataritza jarduerek ere ordu muga hori errespetatu beharko dutela. Neurri berri horien inguruan zer iritzi duten galdetu die Uztarriak herritarrei.