Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketan parte hartu du Azpeitiko Udalak

Azken bi egunetan izan dira topaketa horien saioak, sarean, eta Azpeitiko Udalak Elegune zerbitzua azaldu du bertan. Herriko hainbat enpresetako ordezkariek ere beren esperientziak azaldu dituzte saioan.

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren XIII. edizioan parte hartu du Azpeitiko Udalak. Topaketa horietan, eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak eman dituzte. Gaur, Lanera sartzeko unea, harrera protokoloen bideo-testigantzak saioan, hiru proiektu ezagutzeko aukera izan da; tartean, Azpeitiko Elegune enpresen hizkuntza-gestiorako gune teknikoaren berri eman dute Nagore Alkorta alkateak, Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariak eta Nerea Arexolaleiba Eleguneko tekikariak. Horrez gain, herriko hainbat enpresetako ordezkariek ere beren esperientziak azaldu dituzte.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide