Azpeitiko langile gazteen egoeraz mahai-ingurua antolatu du GKSk zapaturako

Julene Frantzesena 2021ko mai. 6a, 08:10
Gaztetxearen kanpoaldea.

Herriko tabernari, erizain, gizarte hezitzaile eta industria langile banak beren esperientziak kontatuko dituzte 11:00etatik aurrera, Gaztetxean. Zein da Azpeitiko gazte langileon egoera? izenburupean egingo dute saioa.

Azpeitiko langile gazteen egoeraren inguruko mahai-ingurua antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) zapaturako. Zein da Azpeitiko gazte langileon egoera? izenburupean, beren esperientziak kontatuko dituzte herriko tabernari, erizain, gizarte hezitzaile eta industria langile banak. 11:00etan izango da solasaldia, Gaztetxean.