Ekitaldi ugari, hamargarren urteurrenaren harira

Urtzi Oteiza 2021ko mai. 4a, 10:54

Sanagustin kulturguneak hamar urte bete dituela eta, hainbat ospakizun ekitaldi antolatu ditu Herri Batzordeak. Maiatzaren 10etik uztailaren 24ra bitartean sei ekitaldi egingo dituzte: argazki erakusketa bat, Kultur Zuhaitz Eguna, nazio mailako bi jardunaldi, Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala eta Sanagustinen 10. urteurreneko ekitaldia.

Herri Batzordeak egitarauaren berri emateko agerraldia egin zuen atzo, astelehena, eta Yuri Agirre batzordeko kidearekin hitz egin du Erlo Telebistak.