Balkoietan baratzeak jartzen ikasteko tailerra izango da igandean Ekoetxean

Anartz Izagirre 2021ko mai. 4a, 16:00

11:00etatik 12:30era izango da ikastaroa, eta helduei zuzenduta dago. Antolatzaileen arabera, plaza mugatuak izango dira saioan, eta ostirala baino lehen eman beharko da izena.

Balkoietan baratzeak jartzen ikasteko aukera izango da igandean, maiatzak 9, Ekoetxean. Saioa helduei zuzenduta dago, eta 11:00etatik 12:30era bitartean izango da. Ekoetxeko arduradunek adierazi dutenez, plaza mugatuak izango dira ikastaroan, eta maiatzaren 7a, ostirala, baino lehen eman beharko da izena. Horretarako bi aukera jarri dituzte: Ekoetxera joanda eta 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta. Saioa doakoa izango da.