Aritz Aranbarrik lehen postua erdietsi du XXIV. Borja Oses memorialean, lehen mailako kadeteen artean

Anartz Izagirre 2021ko mai. 4a, 08:45
Aritz Aranbarri, garaikurrarekin eta lore-sortarekin. (Lagun Onak)

Arroitzen (Nafarroa) jokatu zuten txirrindulari lasterketa, eta azpeitiarrak lehen postua eskuratu zuen bere kategorian.

Lagun Onak txirrindulari elkarteko Aritz Aranbarrik lehen postua eskuratu zuen larunbatean, maiatzak 1, Arroitzen (Nafarroa) jokatu zen XXIV. Borja Oses memorialean. Lehen mailako kadeteen artean aurrena izan zen Aranbarri proba amaitzen, eta sailkapen orokorrean —lehen eta bigarren mailako kadeteek osatu zuten—, 11. postua eskuratu zuen azpeitiarrak.