Azpeitia 2030 plan estrategikoa izango dute eztabaidagai gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2021ko mai. 4a, 08:32

19:00etan hasiko da bilkura udaletxeko areto nagusian, eta plan estrategikoa gain, Ekindar Koop. Sren eraketan parte hartzeko erabakia berretsiko du udalak.

Gaur, maiatzeko lehen asteartea, ohiko udalbatzarra izango da udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da bilkura, eta besteak beste, Azpeitia 2030 plan estrategikoa izango dute hizpide.

Honako hau da gai zerrenda:

1.- Udalaren Azpeitia 2030 plan estrategikoa onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde publikoen giza baliabideak arrazionalitzeko plana onartzea.

3.- Teknologia fotovoltaikoaren bidez elektrizitatea ekoiztea helburu duen Azpeitiko Ekindar Koop. Sren eraketan parte hartzeko erabakia berrestea.

4.- Udalaren 2021eko aurrekontuan laugarren kreditu aldaketaren berri ematea.

5.- Galderak eta erreguak.