Maiatzaren 19an egingo dituzte nekazaritzako ibilgailuen ikuskapenak Azpeitian

Hilaren 19an, 09:00etan eta 13:00etan egingo dituzte ibilgailuen aldizkako ikuskapenak Azpeitian.

Bergarako IATk jakinarazi duenez, maiatzaren 19an, asteazkena, egingo dituzte Azpeitian nekazaritzako Ibilgailuen aldizkako ikuskapenak. Unitate mugikorra bi gunetan egongo da: 09:00etan, Loiolako tren geltokiaren parean egongo dira, eta, 13:00etan, Urrakirako eta Errezilerako errepidearen biribilgune ondoan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide