Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek irabazi dute Arabako dantza txapelketa

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 2a, 09:00
Bastida eta Uzkudun, sariak jaso zituzten unean. (Bizkargi musika eta dantza eskola)

Bost bikote lehiatu ziren atzo Gasteizko Iradier Arenan jokatu zen txapelketan. Maren Galvezek eta Gorka Granadok, eta Katerin Artolak eta Iker Belinchonek osatutako bikoteei aurrea hartu zieten Bastidak eta Uzkudunek.

Laura Bastida urrestildarrak eta Ekain Uzkudun azpeitiarrak irabazi dute Arabako 28. Dantza Solteko Txapelketa.

Atzo jokatu zen txapelketa, Gasteizko Iradier Arenan, eta bost bikote lehiatu ziren bertan. Maren Galvezek (Lezo, Gipuzkoa) eta Gorka Granadok (Sopela, Bizkaia) osatutako bikotea sailkatu zen bigarren tokian, eta Katerin Artolarentzat eta Iker Belintxonentzat (Lezo) izan zen hirugarren postua.