Elkarretaratze jendetsua egin dute presoen eskubideen alde hileko azken ostiralean

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 1a, 10:15
(Atzoko elkarretaratzearen irudi bat. (Azpeitiko Sare)

Azpeitiko Sarek deituta, hileroko azken ostiraletan ohi duten bezala, hainbat herritar elkartu zen atzo arratsaldean ere herriko plazan, presoen eskubideak aldarrikatzeko. Jendetsua izan zen apirileko azken ostiraleko azken elkarretaratze hori.

Datozen asteburuetarako hitzordu gehiago prestatu ditu Sarek: hilaren 8an Erlora eta Xoxotera mendi irteera egingo dute, eta Sare Eguna ospatuko dute hilaren 22an.