LGBTfobiaz aritu dira hizketan Neska* Gazteen Txokoan

Anartz Izagirre 2021ko api. 30a, 18:15
Neska* Gazteen Txokoko bigarren saioan LGBTfobiaz hitz egin dute. (Emakumeen Txokoa)

Gaur, ostirala, hainbat gazte elkartu dira LGBTfobiaz hitz egiteko Emakumeen Txokoan. Neska* Gazteen Txokoko bigarren saioa izan da gaurkoa.

Maiatzaren 17an LGTBfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta gai horretaz hitz egiteko abagunea izan dute gaur, ostirala, Neska* Gazteen Txokoan. Hainbat herritarrek parte hartu dute Emakumeen Txokoan izan den bigarren saio horretan, eta gaiaren inguruko beren iritziak elkarbanatu dituzte solasaldian. Neska* Gazteen Txokoa ikasturtearen hasieran jarri zuten martxan, DBH 3. mailatik 18 urtera arteko Azpeitiko gazteek feminismoa taldean lantzeko aukera izan zezaten, eta datozen hilabeteetan saio gehiago izango dira.