Eskolarteko Foroa egin dute herriko ikasleek, Ekoetxean

Anartz Izagirre 2021ko mai. 1a, 08:45

Hiru txandatan elkartu ziren herriko ikastetxeetako LH, DBH eta Batxilergoko ikasleen ordezkariak joan den ostegunean, Ekoetxean. Ekoizpen eta kontsumo jasangarria proiektuaz aritu ziren ikasleak foro horretan.

Eskolarteko Foroa izan zen joan den ostegunean Azpeitiko Ekoetxean, eta bertan bildu ziren herriko ikastetxeetako LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak, Ekoetxeako ordezkariarekin. Hiru txandatan banatuta eta segurtasun neurriak errespetatuta egin zituzten bilerak, eta joan zen ikasturtean hasi zuten Ekoizpen eta kontsumo jasangarria proiektuaz aritu ziren solasean. Proiektu horren barruan herri diagnostikoa egin dute ikasleek, eta hainbat gai ikertu dituzte; esaterako, basoen kudeaketa, energia eta plastikoak. Horrez gain, ikasleek hainbat hobekuntza proposamen aurkeztu zizkieten bilera horretan Azpeitiko Udaleko ordezkariei.