'Ombuaren itzala' dokumentalaren sormen prozesua aurkeztuko dute gaur Dinamoan

Patxi Bisquert, dokumentalaren sustatzailea.

19:00etan hasita, Patxi Bisquertek aurkeztuko ditu Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren inguruko dokumentalaren sortze prozesuaren nondik norakoak. Besteak beste, Otañoren bizitzaz, dokumentalaren ibilbideaz eta auzolanaz arituko da Bisquert, filmaren abiapuntua "auzolanean" kokatu baitute. 

Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren inguruko Ombuaren itzala dokumentalaren sormen prozesua aurkeztuko dute gaur, astelehena, Dinamoa sormen gunean. Patxi Bisquert da proiektuaren sustatzailea, eta hark emango ditu egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak, 19:00etan hasita. Kulturaz kooperatibak aurreratu duenez, Bisquertek hizpide izango ditu, besteak beste, dokumentalaren nondik norakoak, orain arteko ibilbidea eta auzolana.

Filmaren abiapuntua auzolanean" kokatu dute. "Hain zuzen, sustatzaileek lortu nahi dutena da filma egiteko finantziazioa jende askoren ekarpenari esker lortzea. Finean, dokumentala egiteko behar duten dirua eskuratzeko hamar euroko 30.000 zine sarrera saltzea da auzolanaren xedeetako bat. 

Eguzki Art Zinema produktoreak "urteak" daramatza Ombuaren itzala gorpuzteko ahaleginetan, eta hainbat oztopo eta zailtasun izan arren, aurrera doaz proiektuarekin, "Pedro Mari Otañok memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan”.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide