Eskalada tailerra egin dute Gaztetxean, Gazte Astearen barruan

Anartz Izagirre 2021ko api. 30a, 08:45

Hainbat herritarrek parte hartu zuten atzo, osteguna, Gaztetxean egin zuten eskalada tailerrean. Gaur eta datozen egunetan ere Gazte Astearen barruko ekitaldiak izango dira.

Eskalada tailerraz gozatzeko aukera izan zen atzo, osteguna, Azpeitiko Gaztetxean, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten bertan. Joan zen astelehenean hasi ziren Gazte Asteko ekitaldiak Hassana Aaliaren eta Hetra Boudjemaaren hitzaldiarekin, eta maiatzaren 2a bitartean beste hainbat ekitaldi izango dira. Gaur, ostirala, Serendipia magia ikuskizuna izango da Iagomagoren eskutik, 18:00etan hasita; sarrera bost euro oraindu beharko dute helduek, eta hiru euro, haurrek.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)