Skate parkea berpizteko, berrikuntza eske

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2021ko api. 29a, 16:20

Azpeitian bada skaterako zaletasuna, baita horretarako gunea ere. Baina bertan aritzen direnek skate parkea "egoera kaskarrean" dagoela diote. "Protesta gisa nahiz prebentzioz", identifikatuta dituzten gune arriskutsuak berdez margotu dituzte. Skatezaleen kezkak eta nahiak ezagutzen izan da Erlo Telebista.

Josu Carrascok, Iñigo Garciak eta Mikel Celoriok urteak daramatzate gune horretan kirolaz gozatzen, eta diote azken urteetan gainbeheran joan dela bertako giroa, skate parkearen egoera tarteko. "Protesta gisa nahiz prebentzioz", identifikatuta dituzten gune arriskutsuak berdez margotu dituzte. Skate parkea biziberritzeko gogoz daude, eta horretan laguntzeko dei egin diete gunearen arduradunei.