Zozketa

Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2021ko api. 28a, 12:23

Emanaldia maiatzaren 1ean egingo dute online, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Bulego taldeak disko berriaren lehen abestia esklusiban entzuteko aukera eskainiko die zaleei, eta Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Aurrestreinaldia maiatzaren 1ean egingo dute, 22:15ean eta modu birtualean, eta pertsona gutxi batzuek bakarrik izango dute ikusteko aukera.

Abesti eta bideoklip berria ikusteko sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Uztarriak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Uztarriak).