Sara Azurzaren eta Antia Muiñoren kontzertuak, irudietan

Mailo Oiarzabal 2021ko api. 27a, 08:32

Katapulta Tour egitasmoaren barruan aritu ziren zapatuan bi abeslari donostiarrak Sanagustin kulturgunean.

Jazz, pop, folk eta soul erritmoez eta bi emakumezko artistaren talentuaz gozatzeko aukera izan zuten joan den zapatuan Sanagustin kulturguneko kontzertu bikoitzera joan zirenek. Bi donostiarrek, Sara Azurzak eta Antia Muiñok, bete zuten kulturguneko oholtza, bakoitza beren musikari lagunen babesarekin. Katapulta Tour egitasmoaren barruan aritu ziren Azurza eta Muiño Azpeitian.

Azurzaren eta Muiñoren emanaldietan hartutako irudiekin Kulturazek osatu duen bilduma osoa hemen ikus daiteke.