Joxe Urbieta 'Takolo'-ren motxilak gordetzen duen istorioa

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2021ko api. 25a, 20:44

Joxe Urbieta Takolo, Benantxio Irureta eta Beñat Arrue elkartzen ditu Takolok 1980an Everestera eraman zuen motxilak. Gaur egun ikusgai dago Lagun Onak MBk Urbietaren omenez irekitako erakusketan. Istorio polita bezain hunkigarria gordetzen du motxilak, eta hortaz nahiz Takoloren erakusketaz aritu da Erlo Telebista Beñat Arrueren ama Arantxa Gurrutxagarekin eta Lagun Onak MBko lehendakari Arantxa Larrañagarekin. 

Joan zen martxoan zabaldu zuen Lagun Onak mendi bazkunak Joxe Urbieta Takolo zenaren omenezko erakusketa. Bertan, argazkiak eta mendiko material ugari jaso dituzte, baina erakusketa osatzen duten gauza guztien artean bada istorio berezia gordetzen duen zerbait. Hain zuzen, Takoloren motxila. Beñat Arrue zenaren amak, Arantxa Gurrutxagak, eraman zuen motxila Takoloren omenezko erakusketara. Zer dela eta? Motxilak gordetzen duen istorio hirukoitza kontatu dio Gurrutxagak Erlo Telebistari. Era berean, Lagun Onak MBko lehendakari Arantxa Larrañagak erakusketaren inguruko xehetasun guztiak azaldu ditu honako erreportaje honetan.