Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako finalean izango da Aimar Egiguren

Julene Frantzesena 2021ko api. 25a, 13:09
Aimar Egiguren artxiboko irudi batean.

Egigurenek lortu du finalerako txartela, Ilunpeko Jakes Elosegi 22 eta 19 mendean hartuta. Finala gaurko bigarren finalerdiko irabazlearen kontra jokatuko du azpeitiarrak. Ilunpeko pilotaria jubenila da izatez, baina seniorren txapelketan aritu da; baita Elosegi ere.

Partida garrantzitsua jokatu zuten atzo Aimar Egigurenek eta Jakes Elosegik Izarraitz pilotalekuan. Zehazki, Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako finalaurrekoan neurtu zituzten indarrak Ilunpe pilota elkarteko bi pilotariek, eta Egigurenek lortu du finalerako txartela, Elosegi 22 eta 19 mendean hartuta.

Lehen mailako mendebaldeko finalean izango da, beraz, azpeitiarra, eta gaur Etxanizek eta Ibargurenek Bergaran jokatuko duten bigarren finalaurrekoaren irabazlea izango du aurkari. Egiguren eta Elosegi jubenilak dira izatez, baina seniorren txapelketan lehiatu dira aurtengoan.