Erreferendumaren aldeko sinadurak biltzen aritu dira beste aste batez Gure Eskuko kideak plazan

Maialen Etxaniz 2021ko api. 24a, 18:21
Gure Eskuko kideak plazan. (Azpeitiko Gure Esku)

Azpeitiko Gure Eskuk erreferendumaren aldeko sinadura bilketa hasi du, eta joan zen zapatuan bezala, gaur ere taldeko kideak sinadurak biltzen izan dira herriko plazan. Taldeko kideek sinadurak jasotzeko mahai bat jarri dute plazan.

Gure Esku dinamikaren aurtengo erronka nagusia sinadura bilketa handia egitea izango da, euskal herritarrek estatus politikoa modu askean, demokratikoan eta interferentziarik gabe erabaki ahal izateko. "Quebec-en eta Eskozian egin zuten moduan, eta Katalunian egin nahi dutenaren antzera", azaldu du Gure Eskuk.