Elkartasun azoka egin dute oinarrizko produktuen biltegia herriratzeko

Maialen Etxaniz 2021ko api. 24a, 13:53

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideek elkartasun azoka egin dute Azpeitian, haiek abiatutako oinarrizko produktuen biltegiaren berri herritarrei emateko. 

Elkartasun azoka jarri dute gaur, zapatua, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideek Azpeitiko plazan. Hainbat postu jarri dituzte, duela urtebete martxan jarri zuten oinarrizko produktuen biltegia herriratzeko asmotan. Postu batean biltegiari ekarpenak egiteko aukera eskaini dute, eta gainerakoetan hainbat jakiren pintxoak saldu dituzte. 12:00etan ireki dituzte postuak, eta 15:00etan amaituko dute azoka.  

Duela hiru aste jarri zuten martxan Oinarrizkotik oinarria aldatu kanpaina, eta horren barruan egin dute gaurko azoka ere. Duela bi aste Zestoan egin zuten azoka, eta aurrekoan Azkoitian. Azokez gain, hainbat hitzaldi egin dituzte eskualdeko hiru herri hoerietan. Gaurko azokarekin amaituko dituzte antolatutako ekintzak.