Promozio mailako Binakako Pilota Txapelketako finalerako txartela eskuratu du Alberdik

Julene Frantzesena 2021ko api. 24a, 11:53
Jon Alberdi pilotaria.

Atzo 22 eta 13 irabazi zuten Alberdik eta Salaverrik Darioren eta Erostarberen kontra Mallabian (Bizkaia) jokatutako finalaurrekoa. Datorren astean erabakiko da Zestoan zein izango den bigarren bikote finalista.

Ezusteko ederra eman dute Alberdi II. eta Salaverri bikoteak, promozio mailako Binakako Pilota Txapelketan: lehiaren lehen fasean nahikoa larri ibili eta gero, finalerako txartela eskuratu du. Atzo 22 eta 13 irabazi zuten Alberdik eta Salaverrik Darioren eta Erostarberen kontra Mallabian (Bizkaia) jokatutako finalaurrekoa.

Lehen fasean nagusi izan ziren Dariok eta Erostarbek ezin izan zuten garaipena erdietsi atzokoan. Alberdik eta Salaverrik uste baino errazago irabazi zuten norgehiagoka. Baikoko bikotea nagusi izan zen kantxan.

Datorren ostiralean Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan erabakiko da finalean ariko den bigarren bikotea zein den. Zabalak eta Erostarbek Elordiren eta Garmendiaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Honako lotura honetan ikus daiteke finalerdien atarian, joan zen astean Uztarria.eus-ek Jon Alberdi pilotari azpeitiarrari egindako elkarrizketaren bideoa.

Julen Egiguren Egiguren V.a azpeitiarra ere lehiatu zen txapelketaren ligaxkan Ruiz bikote zuela, baina horiek ez dute lortu lehian aurrera egiterik.