Ilunpek osatu du eskuzko Herriarteko Txapelketarako taldea

Julene Frantzesena 2021ko api. 24a, 09:42
Eskuzko Herriarteko txapelketan Azpeitia ordezkatuko duten pilotariak.

Hamabost pilotarirekin egin du taldea elkarteak. Final zortzirenak maiatzaren erdian hasiko dira, eta Azpeitiak Oñatiren kontra neurtuko ditu indarrak. 

Ilunpek dagoeneko osatu du eskuzko Herriarteko Txapelketan ariko diren pilotarien taldea. Hamabost pilotarirekin egin du taldea elkarteak. Kadeteen mailan zazpi pilotari sartu dituzte taldean: Eneko Odriozola, Urtzi Egiguren, Beñat Ezama, Beñat Labaka, Iker Otaegi, Oier Larrañaga eta Aner Lizaso. Jubeniletan, berriz, Josu Labakak, Aimar Egigurenek, Iker Egigurenek eta Jakes Elosegik ordezkatuko dute Azpeitia, eta seniorretan, berriz, Unai Alberdi, Daniel Murgiondo, Haritz Larrañaga eta Iosu Uzkudun ariko dira.

Final zortzirenak maiatzaren erdian hasiko dira, eta Azpeitiak Oñatiren kontra neurtuko ditu indarrak. Joaneko partidak Oñatin jokatuko dituzte maiatzaren 14tik 16ra bitartean, eta itzulerakoak, Azpeitian, maiatzaren 21a eta 23a artean.

Gomazko paleta modalitatean, berriz, Tolosa izango du arerio Azpeitiak. Etxean jokatuko dute joanekoa maiatzaren 14tik 16ra bitartean, eta itzulerakoa maiatzaren 21etik 23ra bitartean Tolosan.