Burdinbidearen Euskal Museoak bertan behera utzi ditu asteburuko lurrun tren zerbitzuak

Julene Frantzesena 2021ko api. 23a, 15:16

COVID-19aren pandemiaren bilakaera tarteko hartu du erabakia museoak, eta beraz, bihar eta etzi ez da lurrun trenez Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea egiteko aukerarik izango. Museoak jakinarazi duenez, Azpeitiak eremu gorria utzi arte ez dute martxan jarriko zerbitzua.

Burdinbidearen Euskal Museoak bertan behera utzi ditu astebururako aurreikusita zituen lurrun-tren zerbitzuak. Horrenbestez, bihar eta etzi ez da lurrun trenez Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea egiteko aukerarik izango. COVID-19aren pandemiaren bilakaera tarteko hartu du erabakia museoak, eta jakinarazi du egoera hobetu eta Azpeitiak eremu gorria utzi arte ez dutela martxan jarriko zerbitzua.