Kalitatezko eta doako hezkuntza eredu unibertsala aldarrikatzeko manifestazioa egin dute ikasleek

Aitziber Arzallus 2021ko api. 22a, 13:36

Erantzun zabala izan du Ikasle Abertzaleen deiak, eta 10:00etan Urola Ikastolatik abiatuta, manifestazio jendetsua egin dute herriko ikasleek. 

Sektore publikoko langilentzat ez ezik, ikasleentzat ere aldarrikapenak plazaratzeko eguna izan da gaurkoa. Ikasle Abertzaleek deituta, hezkuntza sektore publikoak bizi duen egoera salatzeko eta doako eta kalitatezko hezkuntza sistema unibertsala eskatzeko manifestazioa egin dute herriko ikastetxeetako dozenaka ikaslek. 10:00etan abiatu dira Urola Ikastolatik, eta herriko plazan bukatu dute manifestazioa.

(Argazkiak: Ikasle Abertzaleak)