'Hau ez da niretzat' websaila

'Hau ez da niretzat' websaila: lehen atala

Lehen atalean, inkestatzaile batekin egoera arraroa biziko du Estik. Eskari bat eramatera doanean egingo du berarekin topo, eta aitzakia pila bat jarriko dizkio berarekin ez gelditzeko.

Hau ez da niretzat Ttap eta Zut aldizkari digitalek sortutako websaila da. Maialen Sorzabalbere aktoreak gorpuztuko duen Esti banatzailea da protagonista, etxez etxe eskari xelebreak eramango dituena. Banaketa bakoitzak egoera bitxi batera eramango du banatzailea, eta errealitatea edo fikzioa ote, hori ere zalantzan jarriko du Estik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide