Administrari lan poltsa osatzeko azterketa egin dute ehunka lagunek

Julene Frantzesena 2021ko api. 21a, 12:01
Kiroldegian egin dute hainbat lagunek azterketa. (Azpeitiko Udala)

415 pertsonek zuten azterketa egiteko eskubidea, eta kopurua dela eta, bi tokitan egin dute froga horiek: Izarraitz pilotalekuan eta kiroldegian. Udalak bi zerrenda osatuko ditu: administrazio orokorrean jarduteko, bata; eta zenbakietan espezializatutako postuetarako, bestea. 

Gaur, apirilak 21, Azpeitiko Udalaren administrari lan poltsa eratzeko lehen azterketa egin dute hainbat lagunek. 415 pertsonek zuten azterketa egiteko eskubidea, eta kopurua dela eta, bi tokitan egin dute froga horiek: Izarraitz pilotalekuan eta kiroldegian. 09:15ean zabaldu dituzte bi eraikinetako ateak, eta 10:00etan hasi dira hautagaiak azterketa egiten. Udalak bi zerrenda osatuko ditu: administrazio orokorrean jarduteko, bata; eta zenbakietan espezializatutako postuetarako, bestea. Lan poltsa lehiaketa-oposizio bidez osatuko du udalak, eta zerrenda horiek baliatuko ditu sortzen diren behin-behineko beharrei erantzuteko.