Ziklomotorren azterketa teknikoa herrian egiteko aukera izango da maiatzaren 10ean

Julene Frantzesena 2021ko api. 21a, 09:13

Udalak Urola kaleko 6. zenbakian duen biltegian egingo dituzte azterketak, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Azterketa egiteko txanda hartu behar da aurrez, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta.

Ziklomotorren Azterketa Teknikoa (IAT) Azpeitian egiteko aukera izango da maiatzaren 10ean, astelehenez. Azterketak Udalak Urola kaleko 6. zenbakian duen biltegian egingo dituzte, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Erakundeak azaldu duenez, lehen matrikulaziotik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigor egin behar dute azterketa.

Azterketa teknikoa egin ahal izateko, aurrez txanda hartu beharko da, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. 28,75 euro ordaindu beharko da azterketa egiteko, eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dituzte ziklomotorren jabeek: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, derrigorrezko asegurua, jabearen NAN zenbakia eta zirkulazio baimena.