Bertsoa eta musika, hausnarketarako bide

Aitziber Arzallus 2021ko api. 20a, 09:00

Bahumea taldeak Erik eta Win bertso saio musikatua eskaini zuen iragan ostiralean Soreasu antzokian. Ordubete atsegina pasatu zuten bertaratu ziren herritarrek.

Bahumea taldeko kideek Erik eta Win bertso saio musikatua eskaini zuten joan den ostiralean Azpeitiko Soreasu antzokian. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek gorpuztutako pertsonaiek harremanez, gizontasunaz, eredu berrien beharraz eta beste hamaika kontutaz jardun zuten, umorerik galdu gabe, eta hausnarketarako ateak zabaldu zizkieten antzokira bertaratu ziren dozeneka herritarrei.

Ikusi argazki gehiago, hemen.

(Argazkiak: Kulturaz)