Emakume bat zauritu da, autoeskolek erabiltzen duten Loiolako pistan istripua izan ostean

Aitziber Arzallus 2021ko api. 19a, 16:41

16:00 aldera gertatu da ezbeharra, Loiolako pistan. Motorreko gidabaimena ateratzeko praktikak egiten ari zen emakume batek istripua izan du, eta zaurituta eraman dute erietxera. 

Arratsaldeko 16:00 aldera gertatu da ezbeherra, autoeskolek erabiltzen duten Loiolako pistan. Motorreko gidabaimena ateratzeko praktikak egiten ari zen emakume batek aparkatutako autobus bat jo du. Berehala bertaratu dira Azpeitiko udaltzainak eta baita osasun langileak ere. Emakumea erietxera eraman dute, zaurituta.