Koronabirusa Azpeitian

Ia mila positibo berri hauteman dituzte Hego Euskal Herrian

Aiora LarraƱaga 2021ko api. 17a, 13:10

Lurraldez lurralde, kasurik gehien Gipuzkoan atzeman zizuten atzo, ostirala: 351 positibo. Guztira, 12.345 PCR eta antigeno proba egin zituzten lau lurraldeetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasunbideak gaur eguerdian jakinarazi dute atzo COVID-19ak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izandako bilakaera. Zehaztu dutenez, guztira, 12.345 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta haietatik 897 positiboak izan ziren. Gipuzkoa izan zen positibo gehien zenbatu zituzten lurraldea; 351 zenbatu zituzten, hain zuzen ere, baina gertutik jarraitu zion Bizkaiak, 350 kasurekin. Bestalde, Nafarroan 152 kasu berri zenbatu zituzten eta 117 Araban.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 97 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, eta, gaur-gaurkoz, koronabirusa duten 141 pertsona daude ZIUn. Nafarroan, berriz, 200 lagun daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, eta horietatik 40 ZIUn daude.