Urteko batzar orokorra egin du Bertan merkatari elkarteak

Maialen Etxaniz 2021ko api. 16a, 20:41

Soreasu antzokian egin zuten atzo hausnarketak eta estrategiak elkarbanatzeko batzarra.

Azpeitiko Bertan merkatari elkarteko kideek urteko batzar orokorra egin zuten atzo, osteguna, Soreasu antzokian. Elkarteko saltokietako eta establezimenduetako kideen hausnarketak eta estrategiak elkarbanatzeko aprobetxatu zuten atzoko saioa, Batera indartsuagoak gara! lelo hartuta.