Txirrindulari bat zauritu da Urrestillara bidean izan den trafiko istripuan

Aitziber Arzallus 2021ko api. 14a, 12:16

Txirrindulariak belaunean hartu du min eta Azpeitiko anbulatoriora eraman dute. Trafikoan ez du aparteko eragozpenik sortu ezbeherrak.

Auto batek eta txirrindulari batek istripua izan dute gaur, asteazkena, GI-2635 errepidean, Azpeitia eta Urrestilla artean, Larrañaga hotelaren parean. 11:30ean jazo da ezbeharra; auto batek txirrindulari bat jo du, Ertzaintzak Uztarriari azaldu dionez. Ezbeharrean txirrindularia arin zauritu da, belaunean hartu du kolpea, eta larrialdi zerbitzuetako kideek Azpeitiko anbulatoriora eraman dute. Trafikoan ez du aparteko eragozpenik sortu ezbeherrak.