Datorren asteazkena izango da programazio neurolinguistikoari buruzko ikastaroan izena emateko azken eguna

Julene Frantzesena 2021ko api. 14a, 10:14
Basazabalen eskainitako ikastaro bateko irudia. (Azpeitiko Udala)

Saioak maiatzaren 3an, 4an, 10ean eta 11n izango dira, 09:00etatik 13:00etara, online. Ikastaroan izena emateko basazabal@azpeitia.eus e-posta helbidera mezua idatzi edo 943-15 71 92 telefono zebakira deitu behar da. Ekainean eta uztailean beste bi ikastaro eskainiko dituzte IMHk eta udalak: eneagramei buruzkoa eta langile teknikoak pertsona-kudeatzaile izateko saioak.

Azpeitiko Udalak eta IMHk hiru ikastaro antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Aurrena, programazio neurolingustikoari buruzkoa, maiatzean izango da, eta datorren asteazkena, apirilak 21, izango da saioetan izena emateko azken eguna.

Ikastaroa doakoa izango da, eta hamasei ordu izango ditu. Hain zuzen ere, maiatzaren 3an, 4an, 10ean eta 11n izango dira eskolak, 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta osasun alarma egoera dela eta, saioak online eskainiko dituzte, Bigblubotton plataforma baliatuta.

Saioetan izena eman edo ikastaroaren inguruko informazioa jaso nahi duenak basazabal@azpeitia.eus e-posta helbidera mezua idatz edo 943-15 71 92 telefono zebakira dei dezake.

Programazio neurolinguistikoari buruzkoaz gain, beste bi ikastaro ere eskainiko ditu IMHk ekainean eta uztailean Azpeitian. Hain zuzen ere, ekainaren hasieran eneagramei buruzko zortzi orduko ikastaroa izango da, eta hori bukatzean, langile teknikoak pertsona-kudeatzaile izateko hogei orduko formazioa eskainiko dute. Bi ikastaro horien gaineko informazioa epeak gerturatu ahala emango du udalak.