Urola Ikastolako ikasleek Imanol Ituiño magoaren ikuskizunaz gozatu dute

Aitziber Arzallus 2021ko api. 13a, 12:35

Urola Ikastolako DBH1. eta DBH2. mailako ikasleek Imanol Ituiño magoaren ikuskizunaz bertatik bertara gozatzeko aukera izan dute gaur, Soreasu antzokian. Bi txandatan joan dira ikasleak: 10:00etan lehenengo mailakoak, eta 11:00etan bigarren mailakoak. Ikastolako Euskara Normalkuntza departamentuak antolatutako jarduera osagarrien baitako saioa izan da, baina beheko argazkian ikus daitekeenez, matematikak ikasteko aukera ere izan dute gaztetxoek.