Atzera begira: 2019ko Korrika

Erlo Telebista 2021ko api. 12a, 19:00

Duela bi urte gaurko egunez igaro zen Korrika Azpeititik eta eskualdeko herrietatik. Bi urtean behin egiten da Korrika, baina aurten, pandemia tarteko, ezin izan da egin euskararen aldeko ekimenik jendetsuena. Hori dela eta, 22. Korrika 2022ra atzeratu behar izan dute sustatzaileek. Atzera begira jarri da Erlo Telebista 2019ko edizioaren irudiak berreskuratzeko. 

Pandemiaren ondorioz, 2022ra atzeratu dute 22. Korrika. Berez, aurten ziren egitekoak euskararen aldeko eta AEKren euskaltegiei bultzada emateko ekimenaren hurrengo edizioa, baina osasun egoera dela eta, ekimena urtebete atzeratzea erabaki dute sustatzaileek. Duela bi urte gaurko egunez igaro zen Korrika eskualdeko herrietatik, eta orduko irudiak berreskuratu ditu Erlo Telebistak honako bideo hau osatzeko.