Aratzerrekan hainbat lan egiteko lehiaketa publikoa jarri du martxan udalak

Julene Frantzesena 2021ko api. 12a, 11:43
Aratzerrekako irudia.

Besteak beste, auzoko sanemandu sarea hobetuko dute, baita frontoia konpondu ere. Horrez gain, elizan ere egingo dituzte konponketak. Lanek 140.572.61 euroko aurrekontua izango dute, eta enpresek apirilaren 26ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea.

Aratzerreka auzoan hainbat hobekuntza eta konponketa egingo ditu Azpeitiko Udalak. Besteak beste, auzoko sanemandu sarea hobetuko dute, baita frontoia konpondu ere. Horrez gain, elizan ere egingo dituzte konponketak. Lanek 140.572.61 euroko aurrekontua izango dute, eta enpresek apirilaren 26ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea.

Auzoko saneamendu sare orokorrarekin lotuko dituzte komun publikoak, eta argiteria, elektrizitate eta telefonia kanalizazioak egingo dituzte auzoan. Gainera, frontoiko estaliak dituen itoginei eta hezetasunei aterabidea emango diete, teilak kenduta eta egitura iragazita. Horrez gain, egoera txarrean dauden teilak eta hondatuta dauden egurrezko habeak berriz jarriko dituzte, baita frontiseko zuloak konpondu eta pintatu ere. Aldi berean, elizako sarrerako estalkia iragazi egingo dute, eta egoera txarrean diren teilak eta kanaletak berriz jarriko dituzte.

Lehiaketara proposamenak aurkezteko epea bukatu, horiek aztertu eta lanak esleituko ditu udalak, eta onuradunak bi hilabeteko epea izango du obra horiek gauzatzeko.